domingo, 13 de enero de 2008

BAZEN GARAIA!

Bazen garaia! Izan ere azken emaitza eskasen ostean, Athletic puntu premia nabarmenean ekin zion Sevillaren aurkako norgehiegokari. Gogo biziz hasi ziren jokalariak garaipenaren bila zaleon laguntza nabarmenarekin. Zelaia guztiz beteta zegoelarik, ordu erdi itxaron behar izan genuen lehen gola iritsi zen arte, Yestek lortua. Ordutik aurrera Athletic guztiz nabarmendu zen eta Escuderen txartel gorriak gauzak are gehiago argitu zituen. Markel Susaetak bigarren gola lortu zuen partida guztiz borobilduz.

No hay comentarios: