viernes, 18 de enero de 2008

AURRERAPENAK NORARTE?

Zerbait aitortu beharra daukat. Orain dela oso gutxirarte ez nekien AHT hizkien esanahia. Baino hain modan jarri izan da gaia non horreri buruz informatzea erabaki dudan. Eta arazoa galdera argi batez plantea daitekela dirudi: Aurrerapenak edozein punturarte? Esan nahi dudana da argi dagoela Euskal Herria ezin dala atzean gelditu gugandik hurbil dauden herriekin alderatuta. Baino hainbeste aurrerapen eta proiektuk dakartzan eragozpenak, geure mendiak galtzea adibidez, balantzan jarri ondoren, nora joko luke? Oso argi dago munduko lehen herrialdeetan bizi garenak, lurrak jasan dezakeena baino askoz ere arinago joaten ari garela eta egun baten lurrak egiten ari gatzaizkion barrabaskerriak ordainaraziko dizkigula. Baino egun hori urrun ikusten du gizarteak eta ez dogu ezer egiten gauzak normaldu daitezen. Honekin ez dot esan nahi ez danik aurreratu behar, baino bai gauzak hobeto pentsau behar diala, kontu handiagoarekin ein behar diala.

1 comentario:

Basque in the moon dijo...

...eta batez be onelako obra faraonikoak ein aurretik herria kontsultatu. Modernitatearen aitzakiaren atzean interes ekonomikoak besterik ez daude.