jueves, 21 de febrero de 2008

BADIRA 5 URTE ETA 500 ARRAZOI BORROKATZEKO

Badira bost urte Euskaldunon egunkaria hamen ez dagola. Badira bost urte Euskal kulturak jipoi onartezina jaso zuela. Badira bost urte eta euskararen eta Euskal kulturaren zenbait lagun espetxean jarraitzen dute. Badira bost urte eta Euskal Herriaren kontrako erasoak oraindik nabarmenak dira. Badira bost urte luze baina ez gauz nekauta geurea dana eskatzeko eta borrokatzen jarraitzeko. Baditut bostehun arrazoi egoera zalatzeko eta oraindik barnean dekodan haserrearen berri emateko. Eztitut bost urte gehio itxoingo nere herria bakean utz dezazuten. Euskal Herriaren eta euskaldunon kontrako erasoei stop! Garesti ordainduko dituzue eindako barrabaskeri guztiak. Gora Euskadi askatuta! Independentzia orain!

Jarraian, Joan Mari Irigoienek atzo irakurritako poema (Nere ustez benetan polita ta unkigarria):
«Sartu da ardi-larruz jantzitako otsoa / baimenik eskatu gaberik, jakina. / Atxilo darama uso lumaurdina, / mutu nahi bailuke haritz den mintzoa. / Itxi du. Bai hotza ziegen altzoa! / Zorrotz datoz hortzak, astuna burdina. / Sorgin-ehiza hasi da, eta zu, sorgina!, / bihotzeko maite kuttun fin zintzoa. / Ametsen hegoan zuregana helduz, / baina, ene eskuen beroa damaizut, / musuz josten dizut azal urratua, / ixten ditut zure zauriak ukenduz, / zurekin bat, zure minean sartua, / burua makur bai, baina gogoa zut».

No hay comentarios: