lunes, 8 de septiembre de 2008

ZORIONAK EGOI

Egun historikoa gaurkoa euskal txirrindularitzarena. 15 urte badira geure euskal taldea Euskaltel-Euskadi sortu zenetik (Euskadi fundazioa 93. urtean) eta lehenengoz jantzi du liderraren maillota itzuli handi batean. Jadanik espainiar itzulian etapak irabazita bageunden, klasikaren eta itzuli garrantzitsuren bat bebai, tourrean 2 etapa ( Roberto Luz Ardidenen 2001ean eta Iban Alpe Dhuezen 2003an), olinpiar jokoetan irabazlea Samu baina gaurkoa zerbait berria da. Egoi Mtnez. Nafarra izan da maillot horia espainiar itzulian jantzi duena, geure taldearen urrezko orrialde berri bat idatzi duena. Zorionak Egoi! Aupa txirrindularitza, aupa Euskaltel!

No hay comentarios: