lunes, 29 de septiembre de 2008

DAME UN DOLAR!

Artikuluaren izena, blogean egin ditugun berriketen ondorioetako bat da. Inkestak jartzea, anaien txokoa "gadget" barria eta erantzunak edonor (nahiz eta blogger izan ez) usteko aukeraz gain, geure blogean iragarkiak jartzea erabaki dogu. Egia esan oso diru gutxi lortzen da blog honen jarraitzaileak gutxi zarielako, izan ere gero eta jende gehiago blogean sartu eta parte hartu, diru gehiago batzen da. Beraz, badikizue: danak bloga egunero birritan edo hirutan bisitatzera eta erantzunak emotera jajaj (broma). Iragarkiak ez ditugu geuk aukeratzen, baino segun eta zein iragarki mota jartzen diguten (estatu zapaltzailearen aldeko edozer, zipaioen edo goardia zibilaren aldekoak...) ez dogu onartuko eta atzera botako dogu inongo dudarik gabe. Saiako naiz pilo bat blogarekin, bideo gehiago sartuz, gehiago idatziz... zeuen interesa pizteko asmoz eta zeuei interesgarria iruditzeko. Bi egunetan dolar bat baino gehiago eskuratu dogu eta 100 dolarrera heltzen garenian "txeke" bat jasoko dugu eta Josu eta ni, diru horrekin, kriston juerga botako dogu zeuei esker jajaj. Asike milesker bloga bisitatzen jarraitzearren, zeuentzako egiten baitugu geure gogo onenarekin.

No hay comentarios: