domingo, 30 de marzo de 2008

BINAKAKO FINALA

Gaur Gasteizeko Ogeta pilotalekuan binakako txapelketaren finala izango da. Txapela eskuratzeko aukera bikaina daukate bi bikoteek, finalaurreko ligaskan txapelketako bikote onenak, Gonzalez-Barriola, kale egin baitzuen. Honenbestez, gaurkoan Titin-Laskurain aspeko bikotea eta Olaizola-Mendizabal Asegarcekoa aurrez-aurre izango dira. Bi aurrelariak urte asko daramatzate finalak jokatzen eta ohituta dauzela esan genezake baina bi atzelariak oso gazteak dira eta berriak dira gaur bezalako partidetan. Horregatik finala nahiko parekatua izango dela dirudien arren, espero dut azkenean Olaizola-Mendizabal garaile izatea.

No hay comentarios: