miércoles, 28 de mayo de 2008

Tipi Tapa(Egun gogorra)

Beno igandea izan zen espero genuen eguna, Bizkaiko Euskara eguna. Dena oso goiz hasi zen 9:10 han ginen gutxi gora behera, ez zen erraza izan edateko leku bat aurkitzea, belarra bustia baitzegooen. Txosnetara jo eta kartoi batzuekin eta egunkariekin eseri ginen han jaia hasteko asmoz. Denbora azkar egin zuen aurrera, Laurotar asko eta edari asko, hori ez da oso nahasketa ona jeje. Batzuk lurretik botata beste batzuk nahi egin ez zuten gauzak egin zituzten baina beno esaten dute ke un borracho nunka miente. Beno gero dena berotzen hasi zen, Nojako jendearekin pixka bat egon ostean dena txarrera joan zen. Gure ondoan iaia borroka bat izan genuen Lauro vs Portu eskerrak Antolakuntzakoak azkar ibili zirela hauek banatzeko. Bat-batean euria kaka zaharra herriaren bila joan ginen, gutxienez 3 kilometro egin genituen oinez eta deskontrolen kontzertua galdu genuen(esan zuten oso txarra izan zela). Jada euria baretu zenean Amaiurrera joan ginen denak berriz elkartzera eta ibilaldia zarratzeko asmoz. Dantzan ibili ginen eta baita kantatzen. Ezin duzue imaginatu zelako zapatak eta prakak ekarri genituen etxera denak lokatzez beteak et gero beste hainbat jausi egin ziren lurrera irristatu ondoren jeje. Gero autobusera jo genuen aldapa pikoak igo ondoren eta horrela bueltatu ginen etxera.

Imaginatu zelako aurpegiak genituen astelehen goizean denak Gizan lehe ordua gure maisu kabroiagaz. Astelehena erabili genuen deskantsatzeko eta patioak futbolean aritu ordez apalankatzeko eta hanka sartzeetaz hitz egiteko.

Irrikaz nago Galdakaoko hurrengo urteko ibilaldia noiz iritsiko zain.

No hay comentarios: